• 1 peq3 eu
  • 2 peq3 eu
  • 3 peq3 eu
  • 4 peq3 eu
  • 5 peq3 eu

Nafarroako Gobernuko Informazioaren Gizartea Zerbitzuak kanpaina bat abiarazi du, “Interneten erabilera seguru baten alde” izenekoa, eta hezkuntza komunitate guztiari zuzendua: gazteei, familiei zein irakasleei.

inicio peq 

Ekimenaren leloa “gozatu sarea segurtasunean” da, eta haren helburuak, honako hauek:

  • Adingabeak gaitzea sarea era arduratsu, seguru eta osasungarri batez erabil dezaten.
  • Irakasleen eta gurasoen arteko informazio eta ezagupen trukea areagotzea.
  • Profesional espezializatuen oinarri sendo bat sortzea foru lurralde osoan.
  • Kanpainaren xedea direnen ohiturak eta premiak ezagutzea, eta ondorioak ateratzea, oinarria izan daitezkeenak gero Nafarroako gainerako ikastetxeetara zabaltzeko.

Ekimen horri esker sentiberatze tailerrak egiten ari dira Nafarroako geografia osoko ikastetxeetan internet eta sare sozialak era seguru eta arduratsuan erabil dadin, eta lan eta aisialdiko ingurune seguruak ezartzeko beharrezko tresnak hezkuntza komunitate osoaren eskura jartzen. 2012 honetan honako ikastetxeak ari dira programan parte hartzen.

Gai multzo hori zeharka lantzeak duen garrantzia dela eta, fitxa didaktiko batzuk ere egin dira irakasleek ikasgeletan landu ahal izan ditzaten lehen eta bigarren hezkuntzako gazteekin.

05 mini eu

03 mini eu

02 mini eu

04 mini eu